4 «Zeuen herritarraren astoa nahiz idia bidean eroria ikustean, ez egin ez ikusiarena, lagundu altxatzen.
5 «Emakumeak ez du gizonezkoen jantzirik erabiliko, ezta gizonak ere emakumezkoen soinekorik jantziko, higuingarri baitzaio Jaunari zuen Jainkoari horrelakorik egiten duena.
6 «Bidez zoaztela, zuhaitzean nahiz lurrean habia txorikumeekin edo arrautzekin, ama bertan delarik, aurkitzen baduzue, ez hartu ama kumeekin;
7 utzi joaten amari eta hartu kumeak. Horrela, zoriontsu izango zarete eta luzaro biziko.
8 «Etxe berria eraikitzen baduzue, babesa jarriko diozue etxe gainari inguruan; bestela, handik norbait erori eta hilez gero, heriotzaren erantzule egingo zenukete etxea.
9 «Ez duzue mahastian beste ezer ereingo; bestela, dena geldituko litzateke Jaunari sagaratua, bai ereindakoaren emaitza, baita mahastiarena ere.
10 «Ez dituzue idia eta astoa uztarri berean lotuko, goldean jarduteko.