9 «Ez duzue mahastian beste ezer ereingo; bestela, dena geldituko litzateke Jaunari sagaratua, bai ereindakoaren emaitza, baita mahastiarena ere.
10 «Ez dituzue idia eta astoa uztarri berean lotuko, goldean jarduteko.
11 «Ez duzue artilea eta lihoa nahastuz ehunduriko arroparik jantziko.
12 «Borlatxoak ezarriko dituzue estaltzeko erabiliko duzuen mantuaren lau ertzetan.
13 «Eman dezagun norbaitek, emakume batekin ezkondu eta berarekin harremanak izan ondoren, begitan hartzen duela
14 eta egite txarrez salatu eta izen txarra jartzen diola, esanez: “Emakume honekin ezkondu eta, bereganatzean, ez dela birjina konturatu naiz”.
15 Horiek horrela, neskaren aita-amek alabaren birjintasunaren froga-agiria hartu eta herri-arduradunei aurkeztuko diete auzitegian.