10 Obeditu Jaunari zeuen Jainkoari eta bete beraren agindu eta legeak, gaur nik adieraziak».
11 Egun hartan, agindu hau eman zion Moisesek herriari:
12 «Jordan ibaia igaroko duzuenean, Simeon, Lebi, Juda, Isakar, Jose eta Benjaminen leinuak Garizim mendian kokatuko dira, herria bedeinkatzeko,
13 eta Ruben, Gad, Axer, Zabulon, Dan eta Neftaliren leinuak Ebal mendian, herria madarikatzeko».
14 Lebitarrek aldarrikapen hau egingo diete ozenki israeldar guztiei:
15 «Madarikatua Jaunarentzat higuingarri eta artisauen eskulan hutsa den idoloa nahiz jainko-irudia egin eta ezkutuan gordetzen duena!»Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».
16 «Madarikatua aita nahiz ama gutxiesten duena!»Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».