15 «Madarikatua Jaunarentzat higuingarri eta artisauen eskulan hutsa den idoloa nahiz jainko-irudia egin eta ezkutuan gordetzen duena!»Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».
16 «Madarikatua aita nahiz ama gutxiesten duena!»Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».
17 «Madarikatua auzokoaren kaltetan mugarriak lekuz aldatzen dituena!»Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».
18 «Madarikatua itsua desbideratzen duena!»Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».
19 «Madarikatua etorkin, umezurtz eta alargunaren eskubideak baztertzen dituena!»Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».
20 «Madarikatua aitaren emazte batekin oheratzen dena, aitaren eskubidea hautsiz!»Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».
21 «Madarikatua abereekin haragizko bekatua egiten duena!»Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».