4 Jordan ibaia igarotzean, beraz, gaur agindu dizuedanez, Garizim mendian harriak tente ipini eta karez zurituko dituzue.
5 «Han, burdinazko tresnaz landu gabeko harriz eginiko aldarea eraikiko diozue Jaunari zeuen Jainkoari;
6 harri hutsez eraikiko duzue aldarea. Ondoren, erre-opariak eskainiko dizkiozue bertan Jaunari zeuen Jainkoari;
7 eskaini elkartasun-opariak ere eta jan bertan, Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean festa eginez.
8 «Harrietan lege honen xedapen guztiak idatziko dituzue, argi eta garbi zizelkatuz».
9 Gero, Moisesek eta apaiz lebitarrek esan zioten Israel herri osoari: «Zaude isilik eta entzun, Israel! Gaur Jaunaren zeuen Jainkoaren herri egin zarete.
10 Obeditu Jaunari zeuen Jainkoari eta bete beraren agindu eta legeak, gaur nik adieraziak».