1 «Adierazi dizuedan guztia —proposatu dizkizuedan bedeinkazio eta madarikazioak— gertatuko zaizue, bai. Orduan, Jaunak zeuen Jainkoak botako zaituzten nazioetan, gogoeta egingo duzue;
2 Jaunarengana zeuen Jainkoarengana itzuliko zarete eta beronen esana egin eta gaur agintzen dizuedan guztia bihotz-bihotzez eta gogo osoz beteko duzue bai zeuek, bai zuen ondorengoek.
3 Orduan, Jaunak zuen Jainkoak aldatu egingo du zuen zoria, gupidaz hartuko zaituzte eta sakabanaturik egongo zareten nazio guztietatik berriro bilduko;
4 munduko azken muturreraino bota bazintuzten ere, bertara joan eta bildu egingo zaituzte Jaunak zeuen Jainkoak;
5 zuen arbasoek jabetzan hartu zuten lurraldera itzularaziko zaituzte eta beronen jabe bihurtuko zarete; zeuen arbasoak baino zoriontsuago eta ugariago egingo zaituzte.