26 «Hartu legearen liburua eta ezarri Jaunaren zeuen Jainkoaren itun-kutxaren alboan; han egongo da zuen kontrako lekuko gisa.
27 Ezagunak ditut zuen errebeldiak eta lepagogorkeria. Orain, ni zuekin bizi izan naizen artean ere, Jaunaren aurka errebelde izan bazarete, zer ez ote da izango ni hil eta gero?»
28 Moisesek jarraitu zuen: «Bil daitezela nire ondora leinuetako arduradun eta funtzionario guztiak; kantikaren bertsoak nahi dizkiet adierazi. Zeru-lurrak jarriko ditut lekuko,
29 bai baitakit, ni hiltzean, erabat galbideratuko zaretela, nik agindutako bidetik aldenduz. Eta azkenik, zoritxarra iritsiko zaizue, Jaunari gaizki iruditzen zaiona egingo baituzue, zeuen jokabideaz hura haserraraziz».
30 Orduan, Moisesek kantikaren bertso guztiak adierazi zizkion israeldarren elkarte osoari.