9 «Baina kontuz! Ez gero ahaztu ikusi dituzuen gertakariak, ez kendu gogotik zeuen bizitza osoan. Eman jakitera zeuen seme-alaba eta bilobei ere.
10 Izan gogoan bereziki Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean Horeb mendian egon zineteneko eguna. Jaunak agindua zidan: Bildu herria nire aurrean. Neure hitzak entzunaraziko dizkiet, beti nireganako begirunean bizitzen ikas dezaten, eta irakaspen bera seme-alabei eman diezaieten.
11 «Zuek mendi barrenera hurbildu zineten eta han gelditu; mendia sutan zegoen, zerurainoko sugarretan, laino itxi eta ilun-beltzez inguratua.
12 Jauna suaren erditik mintzatu zitzaizuen: haren hitzak entzun zenituzten, baina ez zenuten irudirik ikusi; ahotsa entzun zenuten bakarrik.
13 Jaunak ituna iragarri zizuen, bete behar zenituzten hamar aginduak, eta bi harlauzatan idatzi zituen.
14 Niri, berriz, legeak eta erabakiak zuei irakasteko agindu zidan Jaunak, jabetzan hartzera zoazten lurraldean bete ditzazuen.
15 «Izan kontu, beraz! Jauna suaren erditik Horeb mendian mintzatu zitzaizuenean, ez zenuten inolako irudirik ikusi.