1 Moisesek israeldar guztiak bildu eta esan zien: «Entzun, israeldarrok, gaur adierazten dizkizuedan lege eta erabakiak; ikas itzazue eta saiatu betetzen.
2 Jaunak gure Jainkoak ituna egin zuen gurekin Horeb mendian.
3 Ituna ez zuen burutu gure arbasoekin, gurekin baizik, gaur hemen bizirik gauden guztiokin.
4 Aurrez aurre hitz egin zizuen Jaunak mendian, suaren erditik.
5 Egokiera hartan, ni Jaunaren eta zuen artean nengoen, Jaunaren hitza zuei adierazteko, ez baitzineten mendira igo suaren beldurrez.«Jaunak esan zuen: