15 Izan gogoan zeu ere esklabo izan zinela Egipton, eta Jaunak zeure Jainkoak atera zintuela handik ahalmen handiz eta esku indartsuz. Horregatik agindu dizu Jaunak zeure Jainkoak atseden-eguna gordetzeko.
16 «Ohoratu aita-amak, Jaunak zeure Jainkoak agindu bezala, luzaro bizi eta zoriontsu izan zaitezen, Jaunak zeure Jainkoak ematen dizun lurraldean.
17 «Ez hil inor.
18 «Ez egin adulteriorik.
19 «Ez ostu.
20 «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.
21 «Ez gutiziatu lagun hurkoaren emaztea. Ez irrikatu haren etxerik, ez sororik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik eta ez beste ezertxo ere.