1 «Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan hartzera zoazten lurraldean sarraraziko zaituzte, eta kanpora botako dituzue zuek baino handiago diren herriak: hitita, girgaxtar, amortar, kanaandar, periztar, hibiar eta jebustarrak, zazpi herri zuek baino jendetsu eta indartsuagoak.
2 Jaunak zeuen Jainkoak eskura eman eta zuek garaitu egingo dituzue. Orduan, suntsitu egingo dituzue erabat: ez egin haiekin hitzarmenik, ez izan errukirik.
3 Ez ahaidetu haiekin, zeuen seme-alabak haienekin ezkonduz;
4 bestela, Jaunarengandik saihestu eta jainko arrotzei kultua ematera eramango lituzkete zuen seme-alabak; orduan, Jaunaren haserrea zuen kontra piztu eta bat-batean suntsituko zintuzkete.
5 Aitzitik, hau egingo duzue: haien aldareak bota, zutarri sakratuak apurtu, zutoin sakratuak moztu eta idoloak erre.
6 Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete: berak hautatu zaituzte munduko herri guztien artean bere herri, bere jabego berezi, izateko.
7 «Jaunak atsegin izan eta hautatu bazaituzte, ez da, ez, herririk handiena zaretelako —txikiena zarete eta, izan ere—,