5 Espiritu santu hezitzaileak ihes egiten dio engainuari,urrundu egiten da gogoeta zentzugabeen aurrean;bidegabekeria agertzean, salatu egiten dute.
6 Jakinduria gizakia maite duen espiritua da,baina ez du zigor gabe uzten gaizki-esalea;Jainkoak ikertzen du gizakiaren barrua,zehatz aztertzen du beronen pentsamenduaeta esaten duen guztia entzuten.
7 Jaunaren espirituak lurra betetzen dueta, gauza guztiak elkarbiltzen dituenez,hots guztiak ezagutzen ditu.
8 Horregatik, zuzengabe mintzo den inorez da oharkabean geldituko,justizia salatzaileak ez dio barkatuko.
9 Zorrotz aztertuko dira fedegabearen asmoak,beronen hitzen berri Jaunarenganaino iritsiko daeta beronen egintza gaiztoen froga izango.
10 Izan ere, jeloskorraren belarriak den-dena entzuten du,marmarren xuxurlariek ere ez diote ihes egiten.
11 Gorde zaitezte alferrikako marmarretik,eutsi mihiari eta ez jardun gaizki-esaka,ez baita ondorio gabea izaten ezkutuan esandakoa ere,eta kalumniatzen duen ahoak hil egiten du.