16 jakin zezaten, zeren bidez bekatu egin,haren bidez hartzen dela zigorra.
17 Zure esku ahalguztidunak,ekai eragabetik mundua sortu zuenak,edozein bitarteko erabil zezakeen haiek zigortzeko;adibidez, hartz edo lehoi basatiak ugari,
18 edo munstro ezezagun sortu berriak;munstro amorratu horiek su-arnasa bota,kiratsa barreiatueta begietatik txinparta beldurgarriak jaurtiko zituzketen;
19 ez zuketen eraso, beharrik izangokolpean egiptoarrak suntsitzeko,aski izango baitzatekeen haien itxura beldurgarria.
20 Edo horrelako ezer gabe ere,arnasaldi bakar batean eror zitezkeen,zure justiziak pertsegituriketa zure arnasa ahaltsuak sakabanatuta;baina zuk dena arauz eta neurriz nahi izan duzu antolatu.
21 Zeure esku duzu beti indar handiz jokatzea:nork egin aurre zure indarrari?
22 Mundu osoa zure aurreanbalantza alde batera okertzen duen izpitxoa da,lurrean pausatzen den goizeko ihintz-tanta.