10 baina, pixkanaka-pixkanaka zigortuz,bihozberritzeko aukera eman zenien,zuk ongi jakin arren jatorri gaiztokoak zirela,berezkoa zutela txarkeria,eta ez zela sekula haien pentsaera aldatuko,
11 hasiera-hasieratik baitzen arraza madarikatua.Haien bekatuak zigor gabe utzi bazenituen,ez zen inoren beldur zinelako izan.
12 Izan ere, nork esango zuri: «Zer egin duzu?»Nork aurka egingo zure epaiari?Nork eramango auzitarazeuk sortutako nazioak hondatzeagatik?Nork aurre egingo zuri gaizkileak defendatzeko?
13 Ez da gauza guztiez arduratzen den zu beste jainkorik,ez duzu zure epaia zuzena dela inori frogatu beharrik.
14 Ez da errege edo agintaririk aurka egin diezazukeenik,zuk kondenatutakoak defendatzeko.
15 Zuzena zara, Jauna,eta zuzentasunez gobernatzen duzu unibertsoa,eta zigorrik merezi ez duena kondenatzeazeure ahalmenarekin bateraezintzat jotzen duzu.
16 Zure indarra da justiziaren oinarria,eta gauza guztien nagusi izateakguztiekin errukior izatera zaramatza.