13 Ez da gauza guztiez arduratzen den zu beste jainkorik,ez duzu zure epaia zuzena dela inori frogatu beharrik.
14 Ez da errege edo agintaririk aurka egin diezazukeenik,zuk kondenatutakoak defendatzeko.
15 Zuzena zara, Jauna,eta zuzentasunez gobernatzen duzu unibertsoa,eta zigorrik merezi ez duena kondenatzeazeure ahalmenarekin bateraezintzat jotzen duzu.
16 Zure indarra da justiziaren oinarria,eta gauza guztien nagusi izateakguztiekin errukior izatera zaramatza.
17 Zure boterearen betetasuna zalantzan jartzen duteneizeure indarra sentiarazten diezu,eta, nahiz eta botere hori aitortu,ausarkeriaz jokatzen dutenak erruduntzat uzten dituzu.
18 Baina zuk, zeure indarraren nagusi horrek,neurritasunez epaitzen gaituzueta bihozberatasun handiz gobernatzen;zeure esku duzu nahi duzunean indarraz baliatzea.
19 Horrela jokatuz erakutsi diozu zeure herriarizintzoak gizakiaren adiskide izan behar duela;bekatariei bihozberritzeko aukera emanez,itxaropenez bete dituzu zeure seme-alabak.