1 Beste batek, itsaso haserrea zeharkatzeko asmozontziratzeko dagoela,erabiliko duen ontzia baino hauskorragoa denegur-zatiari dei egiten dio.
2 Irabazi-goseak asmatu zuen ontziaeta artisauaren trebeziak eraiki.
3 Baina zure probidentzia da, oi Aita, gidatzen duena;zuk ireki zenuen bidea itsasoan ere,bide segurua uhinen artean,
4 arrisku orotatik salba dezakezula erakutsiz,nahiz eta eskarmentu gabea izan itsasoratzen dena.
5 Ez duzu nahi zure jakinduriaren egintzak alferrik galtzea;horregatik arriska dezake gizakiak bizia,egur txiki batean fidatuz,eta, ontzixkan uhin biziak zeharkatuz, portura onik iritsi.
6 Izan ere, antzinako erraldoi harroak galdu zirenean,ontzixka batean babestu zen munduaren itxaropena,eta, zure eskua gidari, bizitzaren hazia utzi zuen etorkizunerako.