21 Hau tranpa gertatu zen gizartearentzat;izan ere, zoritxarraren edo boterearen menpe zeuden gizakiekharriari eta egurrari eman baitzieten esanezina den izena.
22 Jainkoaren ezagutzari buruz huts egitea ez dute aski,baizik eta, ezjakintasunak eragindakoborroka bizian murgildurik,«bake» izena ematen diete hortik sorturiko gaitzei.
23 Izan ere, haurrak hiltzeko zeremoniak nahiz ezkutuko errituakedo ohitura arraroetako orgia basatiak eginez,
24 dagoeneko ez dituzte ez bizitza, ez ezkontza garbi gordetzen,baizik eta zelatan egoten dira batak bestea hiltzekoedo, adulterio eginez, elkar atsekabetzeko.
25 Erabateko nahaspila da dena:odol-isurketa eta hilketa, lapurreta eta iruzurra,ustelkeria, desleialkeria, gizarte-gatazkak, zinausteak,
26 balore-nahasketa, esker ona baztertzea,arimen kutsadura, sexu-perbertsioak,ezkontza-desordenak, adulterioa eta lizunkeriak.
27 Izendaezineko idoloen kultua baitagaitz ororen hasiera, zergatia eta jomuga;