7 Bedeinkatua salbamen-bide bihurtzen den egurra;
8 baina madarikatuakgiza eskuz eginiko idoloa eta beronen egilea:egilea, eratu duelako;idoloa, ustelkorra izanik, jainko deitzen dutelako.
9 Izan ere, Jainkoak era berean gorrotatzen ditufedegabea eta sasijainkoekiko haren zaletasuna,
10 eta era berean zigortuko egintza eta egilea.
11 Horregatik, jentil-herrietako idoloei erekontuak eskatuko zaizkie,Jainkoak egindakoen artean higuingarri baitira,gizakientzako galbide,zentzugabeen oinetarako lakio.
12 Idoloak egiteko asmoa izan zenJainkoarekiko desleialtasunaren hasiera,berorien asmakuntzak gaiztotu zuen gizakion jokaera;
13 hasieran ez baitzegoen idolorik,eta izan ere ez dira beti izango.