1 Baina zu, gure Jainko, ona eta leiala zara,eroapen handikoa eta unibertsoa errukiz gobernatzen duena.
2 Bekatu eginda ere, zureak gara,zure agintea aitortzen baitugu;baina ez dugu bekatu egingo,bai baitakigu zutartzat gauzkazula.
3 Izan ere, zu ezagutzean datza zuzentasun betea,eta zure agintea aitortzean hilezkortasunaren sustraia.
4 Gu ez gaitu desbideratu gizakiak asmatutako arte maltzurrak,ezta pintatzaileen alferreko lanak ere—kolore anitzez nabarturiko irudiek—;
5 berauen ikuskizunak zentzugabearen grina pizten du,idolo hilaren arnasa gabeko irudia irrikatzen duelarik.
6 Gaizkiaren zale eta itxaropen baliogabe horien duin dira,bai idoloen egileak, bai miretsi eta gurtzen dituztenak ere.