3 Izan ere, zu ezagutzean datza zuzentasun betea,eta zure agintea aitortzean hilezkortasunaren sustraia.
4 Gu ez gaitu desbideratu gizakiak asmatutako arte maltzurrak,ezta pintatzaileen alferreko lanak ere—kolore anitzez nabarturiko irudiek—;
5 berauen ikuskizunak zentzugabearen grina pizten du,idolo hilaren arnasa gabeko irudia irrikatzen duelarik.
6 Gaizkiaren zale eta itxaropen baliogabe horien duin dira,bai idoloen egileak, bai miretsi eta gurtzen dituztenak ere.
7 Eltzegilea buztin biguna lantzen saiatzen daeta eguneroko premietarako ontziak moldeatzen ditu;era berean eta buztin berberaz moldeatzen ditu,bai erabilera garbietarako direnak,baita kontrakoetarakoak ere:eltzegileak erabakitzen du bakoitza zertarako den.
8 Gero, bere lana lardaskatuz,buztin berberaz jainko hutsal bat egiten du.Eta egin ere, lurretik sortu berria deneta, gutxi barru, zor duen bizia itzultzeko eskatuko diotenean,atera zuteneko lurrera itzuliko denak egiten du.
9 Ez da kezkatzen hil beharraz edo bizitzaren laburraz,baizik eta urregin eta zilarginekin lehian ari da,brontzelarien lanak kopiatzen ditueta faltsifikazioak egiteaz harrotzen da.