9 Ez da kezkatzen hil beharraz edo bizitzaren laburraz,baizik eta urregin eta zilarginekin lehian ari da,brontzelarien lanak kopiatzen ditueta faltsifikazioak egiteaz harrotzen da.
10 Errautsa besterik ez da haren bihotza,hautsa baino mespretxagarriagoa itxaropenaeta lokatza baino balio gutxiagokoa haren bizitza,
11 ez baitu aitortzen bera moldeatu duena,arima eragilea jarri eta bizi-espiritua barneratu diona;
12 baizik eta bizitza jolastzat jotzen du,munduko aldia dirua egiteko azokatzat:«Edozertatik etekina atera beharra dago,baita gaizkitik ere» dio.
13 Inork baino hobeto daki berak bekatu egin duela,bai ontzi hauskorrak, bai jainkoen irudiak lurrez egitean.
14 Jauna, zure herria zapaldu zuten etsaiakzentzugabe dira denak,umetxo baten arima baino errukarriagoak.
15 Jentil-herrien idolo guztiak hartu dituzte jainkotzat;idolo horiek ezin dira baliatu,ez begiez ikusteko,ez sudurraz arnasa hartzeko,ez belarriez entzuteko,ez eskuetako atzamarrez ukitzeko,eta oinak alferrikako dituzte ibiltzeko.