12 ez ziren, ez, belarrez edo ukenduz sendatu,baizik eta dena sendatzen duen zure hitzaz, Jauna.
13 Zuk, biziaren eta heriotzaren gain aginpidea duzunez,Hildakoen Egoitzara jaitsarazten duzu,baita irtenarazten ere handik;
14 gizakiak, berriz, bere gaiztakeriaz hil badezake ere,ezin du itzularazi joan den arnasa,ezta askatu ere Hildakoen Egoitzan preso dagoen arima.
15 Ezinezkoa da zure ahalmenari ihes egitea.
16 Ezagutu nahi ez zintuzten fedegabeakzure esku indartsuak zigorkatu zituen,ezohiko euri-jasak eta kazkabarrak,ekaitz suntsitzaileak pertsegitu zitueneta suak irentsi;
17 eta harrigarriena:dena itzaltzen duen uraz, sua indartu egiten zen,naturak zintzoen alde jokatzen baitu.
18 Batzuetan sugarrak baretu egiten zirenfedegabeen kontra bidalitako animaliak ez erretzeko;horrela, haiek ikusiz, kontura zitezenJainkoaren epaia zela pertsegitzen zituena;