16 Ezagutu nahi ez zintuzten fedegabeakzure esku indartsuak zigorkatu zituen,ezohiko euri-jasak eta kazkabarrak,ekaitz suntsitzaileak pertsegitu zitueneta suak irentsi;
17 eta harrigarriena:dena itzaltzen duen uraz, sua indartu egiten zen,naturak zintzoen alde jokatzen baitu.
18 Batzuetan sugarrak baretu egiten zirenfedegabeen kontra bidalitako animaliak ez erretzeko;horrela, haiek ikusiz, kontura zitezenJainkoaren epaia zela pertsegitzen zituena;
19 beste batzuetan, ordea, uraren erdian ere,suak berez duena baino indar handiagoa hartzen zuten sugarrek,lurralde bidegabe hartako uztak suntsitzeko.
20 Zeure herria, ordea, aingeruen ogiaz janaritu zenuen;hark nekatu beharrik izan gabe,aurrez prestaturiko ogia eman zenion zerutik,zapore askotakoa, guztientzat atsegingarria.
21 Zure elikagai honek zeure seme-alabenganakoduzun gozotasuna azaltzen zuen,jaten zuenaren gurarira egokitzen baitzen,eta bakoitzak zer nahi, hura bihurtzen.
22 Elurraren edo izotzaren antzeko izan arren,urtu gabe jasaten zuen sua.Horrela ulertu behar zuten israeldarreksuak, kazkabar artean gartsu eta euripean txinpartatsu,etsaien uztak suntsitzen zituela;