5 Piztia amorratu eta beldurgarriak zutarren gain jausieta suge makurren hozkadaz hiltzen zirenean ere,ez zuen zure haserreak azkena arte iraun.
6 Eskarmentu gisa aldi labur batez izutu zenituen,baina bazuten salbazio-ikur bat ere,legearen agindua oroitarazten ziena:
7 harengana itzultzen zena onik ateratzen zen,ez ikusitako irudiari esker,zuri, guztion Salbatzaile horri, esker baizik.
8 Horrela erakutsi zenien gure etsaieizu zarela gaitz orotatik libratzen duena.
9 Egiptoarrak larrapoteen eta eulien sastadaz hil ziren,bizirik jarraitzeko sendagairik aurkitu gabe,ongi merezia baitzuten halako zigorra;
10 zure seme-alabak, ordea,suge pozoitsuen hortzek ere ezin izan zituzten hil,zeure errukiaz lagundu eta sendatu baitzenituen;
11 hozkada haiek, berehalaxe osaturik,zure aginduak gogorarazten zizkieten,ez zitzaten zeharo ahantz eta zure mesederik gabe gelditu;