13 zenbat eta ziurtasun gutxiago izan barnean,are larriagoa izaten da oinazearen zergatia ez jakitea.
14 Herio Leize geldoaren barrunbeetatik sorturikogau benetan geldo hartan,loaldi berean murgildurik zeuden;
15 batetik, mamu itxuragabeek pertsegitzen zituzteneta, bestetik, mugiezinik gelditzen ziren bihotz-hilduta,bat-bateko eta ustekabeko beldurrak hartu baitzituen.
16 Egoera hartan eroritako edonorpreso gelditzen zen,burdin hesirik gabeko presondegian itxita;
17 laborari nahiz artzainnahiz bakarrean lanean saiatzen zen langilea izan,ustekabean harrapatuta, ezinbesteko patua jasaten zuen,
18 denak baitzeuden iluntasunaren katea berberaz loturik.Haizearen ziztu-hotsak,txorien kantu eztiak adar hostotsuetan,uraren doinu etengabeak bere isuri oldartsuan,
19 danbada-hotsak harkaitzak amiltzean,jauzika zihoazen animalien lasterketa ikusezinak,basapiztien orroak,mendiko zokoguneek itzularazitako oihartzunak,edozerk uzten zituen beldurrez mugiezinik.