6 Sugarraldi bat bakarrik agertzen zitzaien,bere kasa piztua, izua zabalduz,eta, hura begi aurretik desagertzean, beldurraren beldurrez,are lazgarriagoa iruditzen zitzaien ikusten zutena.
7 Aztikeriaren trikimailuek ere porrot egin zuten,eta lotsagarriro gezurtatua gelditu zen haren jakintza-ospea.
8 Barne-gaixorik zeudenen beldurra eta larriak uxatzensaiatzen zirenak berakjartzen ziren gaixo, kezka barregarrien menpe.
9 Larritzeko eta beldurtzeko inolako motiborik gabe ere,piztien hanka-hotsek eta sugeen ziztuek asaldaturik,
10 izuaren izuz lur jota gelditzen ziren,eta ezinbesteko aireari begiratzen ere ez ziren ausartzen.
11 Izan ere, gaiztakeriak berak erakusten du koldarra dela,eta bere burua kondenatzen du;kontzientziak estutzen duenean,okerrena bururatzen zaio beti,
12 beldurra ez baita beste ezerarrazoiaren laguntzak ukatzea baino;