10 Artean, gogoan zuten israeldarrek erbestealdian gertatua:nola lurrak, animalien ordez, eltxoak sortu zituen;nola ibaiak, arrainak eman ordez, igelak isuri zituen piloka.
11 Geroago, txoriak sortzeko modu berria ikusi zuten,jangurak eraginda janari atsegina eskatu zutenean,
12 galeperrak atera baitziren itsasotik, haiek asetzeko.
13 Zigorrak bekatarien gain jausi ziren,aurrez tximista bortitzen bidez ohartuak izan zirelarik.Ongi merezita sufritu zuten beren gaiztakeriagatik,atzerritarrak ankerki gorrotatu baitzituzten.
14 Sodomarrek ez zieten abegirik egin bisitari ezezagunei,baina egiptoarrek esklabo bihurtu zituzten etorkin ongileak.
15 Lehenengoek ere izango dute oraindik zigorra,arrotza etsaitasunez hartu izateagatik;
16 baina egiptoarrek, arrotzen etorrera pozez ospatueta eskubide berberak aitortu ondoren,esklabo-lanetara behartu zituzten;