1 Oker arrazoituz, esaten diote elkarri:«Laburra eta tristea da gure bizitza;azkena iristean, ez dago ihesbideriketa, guk dakigula, inor ez da itzuli Hildakoen Egoitzatik.
2 Kasualitatez etorri ginen mundura,eta, gero, inoiz izan ez bagina bezala izango gara;gure arnasa kea besterik ez da,pentsamendua bihotz-taupadaren txinparta baino ez.
3 Itzaltzean, gorputza hauts bihurtuko daeta espiritua haize iheskorra bezala desagertuko.
4 Denbora joan ahala, gure izena bera ere ahaztu egingo da,inork ere ez ditu gure egintzak gogoratuko;hodeiak baino arrasto gehiago ez du utziko gure bizitzak,eguzki-errainuek zulatu eta beroak desegindakobehe-lainoa bezala desagertuko da.