6 «Beraz, goza gaitezen oraingo ondasunez;goza gaitezen mundu honetaz sugartsu, gaztaroan bezala.
7 Mozkor gaitezen ardorik onenez eta lurrin gozoz,ez daitezela falta udaberriko loreak.
8 Ingura ditzagun buruak arrosa-koroaz,zimel daitezen baino lehen.
9 Ez bedi geldi inor gure orgiatik kanpo,utz dezagun edonon geure alaitasunaren arrastoa;horretarako eskubidea dugu,hori baita gure ondare eta zoria.
10 «Zapal dezagun zintzo bizi den behartsua,ez diezaiogun alargunari errukirik izan,ezta begirunerik ere agurearen ile zuriei.
11 Izan bedi gure indarra zuzentasunaren legea,ahul izateak ez baitu ezertarako balio.
12 Jar diezazkiogun sareak zintzoari,gogaikarri gertatzen baitzaigu;gure jokaerari aurka egiten dio:legea haustea aurpegiratzen digueta hartutako heziketari ez jarraitzeaz salatzen.