15 Ahalegintzen denak fruitu zoragarriak eskuratzen ditu,eta zuhurtzian oinarritzen denak sustrai iraunkorrak.
16 Adulteriogileen seme-alabak ez dira sasoi betera iritsiko,legez kontrako harremanetatik sortuak desagertu egingo.
17 Luze bizi izanik ere, ez dituzte batere aintzakotzat hartuko,eta azkenean ohoregabeko zahartzaroa izango dute.
18 Gazterik hiltzen badira, berriz, ez dute itxaropenik izango,ezta inolako pozik ere epaiketa-egunean.
19 Latza da gaizkileen azkena.