17 Ikusiko du jendeak jakintsuaren azkena,baina ez du ulertuko Jaunak harekiko zuen asmoaeta zergatik eraman duen toki segurura.
18 Gaiztoek mespretxuz begiratuko diote,baina Jaunak beraiei egingo die barre.
19 Gero, gorpu mespretxagarri bihurtuko dira,iraingarri betiko, hildakoen artean;buruz aurrera botako ditu Jaunak,txintik ere ezin izango dutelarik esan;oinarritik astinduko ditu, hondoraino erraustuko;saminetan biziko diraeta haien oroitzapena ere galdu egingo.
20 Kikildurik joango dira beren bekatuen kontu ematera,beren gaiztakeriak izango baitituzte salatari.