2 Dagoenean, eredutzat hartzen da;ez dagoenean, beraren hutsunea igartzen.Betiereko munduan koroaturik sartzen da,sari ederretako borrokan garaile atera ondoren.
3 Fedegabeen ondorengotza ugaria, ordea, ez da ezertarako:sasiaren kimutik sortua, ez du sustrai sakonik botako,ezta oinarri sendorik izango ere.
4 Nahiz eta, aldi batean, adar hezeak izan,tinko ez dagoenez,haizeak astindu eta indarrez aterako du sustraitik.
5 Adarrak hautsi egingo zaizkio, sendotu baino lehen;haren fruituek ez dute balioko:jateko gordinegiak, ezertarako ez dira.
6 Legez kontrako harremanetatik jaioakgurasoen gaiztakeriaren lekuko izango dira judizioan.
7 Zintzoak, gazterik hilda ere, izango du atsedenik.
8 Zahartzaro ohoragarria ez datza bizitza luzean,ez da neurtzen urteen kopuruaz ere;