6 Legez kontrako harremanetatik jaioakgurasoen gaiztakeriaren lekuko izango dira judizioan.
7 Zintzoak, gazterik hilda ere, izango du atsedenik.
8 Zahartzaro ohoragarria ez datza bizitza luzean,ez da neurtzen urteen kopuruaz ere;
9 gizakiarentzat benetako ile zuria zuhurtzia da,adin handia bizitza akats gabea.
10 Jainkoari atsegin izan zitzaion,eta hark maitatu egin zuen;bekatarien artean bizi zenez, Jainkoak eraman egin zuen
11 eta mundutik atera, gaizkiak adimena nahastueta engainuak arima lilura ez ziezaion.
12 Izan ere, gaizkiaren lilurak benetako baloreak iluntzen ditu,eta grina txarren zorabioak gizaki tolesgabea desbideratzen.