1 Orduan, zutik egongo da zintzoa, guztiz seguru,atsekabetu eta bere nekeengatik mespretxatu zutenen aurrean.
2 Hauek izu-ikaraz dardaraz geldituko dira, hura ikustean,beraren ezusteko salbamenaz txunditurik.
3 Bihotz-zimikoz, estu eta larri,intzirika esango diote elkarri:
4 «Guk, zentzugabeok, barre egiten genion horri,eta iseka-gai bihurtzen genuen.Horren bizitza zorakeriatzat jotzen genueneta heriotza mespretxagarritzat.
5 Nola dago, bada, orain Jainkoaren seme-alaben artean,aingeruen ondarean esku hartuz?