12 edo jo-puntura jaurtitako gezia bezala:urratzen duen airea berehala elkartzen daeta ez dago haren nondik norakoa jakiterik.
13 Berdin-berdin gu ere: jaio orduko desagertueta ez dugu atzean bertute-arrastorik ere utzi,gaiztakerian ahitu ditugu indarrak».
14 Fedegabearen itxaropenahaizeak daraman hautsaren antzeko da,haize-erauntsiak eramaniko elur-bisutsaren antzeko;kea haizetan bezala desagertzen da,gau bateko ostalariaren oroitzapena bezala.
15 Zintzoak betiko bizi dira;Jaunak ematen die beren sariaeta Goi-goikoa arduratzen da beraietaz.
16 Horregatik, Jaunaren eskutik hartuko duteerrege-koroa ohoretsua, diadema ederra;hark bere eskuaz gerizatuko baititu,bere besoaz estaliko, babeskiaz bezala.
17 Bere amorru mendekatzailea hartuko du armatzateta izadiaz baliatuko da etsaia zigortzeko.
18 Justizia jantziko du bularrekotzat, epai zuzena burukotzat,