20 bere sumin gupidagabea erabiliko du ezpata zorroztzat,eta unibertsoa ere berarekin borrokatuko da zentzugabeen aurka.
21 Ongi tenkaturiko uztaiak zuzen botatako geziak bezala,tximistak irtengo dira hodeietatik eta jo-puntura joango.
22 Kazkabarra jausiko zaie gainera,habailari amorratuak botata bezala;itsasoko urak ere haserretuko dira beraien kontraeta ibaiek gupidagabe hartuko dituzte azpian.
23 Haize bortitza jaikiko da beraien kontraeta haize-erauntsiak bezala sakabanatuko ditu.Horrela, maltzurkeriak mundu osoa erraustuko du,bidegabekeriak ahaltsuen tronuak irauliko.