1 Entzun, beraz, erregeok, eta ulertu;ikasi, munduko bazter guztietako agintariok.
2 Jarri arreta, zuek, jendetza handiak gobernatzen dituzuenoketa herri ugari menpean izateaz harrotzen zaretenok.
3 Jaunarengandik datorkizue boterea,Goi-goikoarengandik agintea,eta berak aztertuko ditu zuen egintzaketa ikertuko zuen egitasmoak;
4 zeren eta haren erregetzaren ministro izanik,ez baituzue zuzen epaitu, ez legea bete,ezta jokatu ere Jainkoaren borondatearen arabera.
5 Bat-batean eta beldurgarriro aurkeztuko zaizue,bereziki zorrotz epaitzen baititu goi-mailakoak:
6 txikienei errukia zor zaie,ahaltsuak gogor izango dira zigortuak.
7 Gizaki guztien Jaunak ez du inoren aurrean atzera egiten,handitasunak ez du kikiltzen;handikia nahiz txikia berak egin zitueneta era berean arduratzen da guztiez.