19 eta hilezkortasunak Jainkoarengana hurbilarazten du.
20 Honela, jakinduriaren egarriak erregetzara darama.
21 Beraz, zuek, herrietako erregeok,errege-aulki eta aginte-makilak atsegin badituzue,ohoratu jakinduria, eta betiko izango zarete errege.
22 Baina zer da jakinduria eta non du jatorria?Azalduko dizuet, ezer ezkutuan utzi gabe.Bere izatearen hasieraraino joeta argi eta garbi ezagutaraziko dut;ez naiz, ez, egiatik desbideratuko.
23 Ez dut horretan inbidia zitalez jokatuko,honek ez baitu zerikusirik jakinduriarekin.
24 Jakitun-ugaritasuna munduarentzat osasun,eta errege zuhurra herriarentzat ongizate.
25 Beraz, onar ezazue nire irakaspenaeta izango duzue probetxurik.