4 zeren eta haren erregetzaren ministro izanik,ez baituzue zuzen epaitu, ez legea bete,ezta jokatu ere Jainkoaren borondatearen arabera.
5 Bat-batean eta beldurgarriro aurkeztuko zaizue,bereziki zorrotz epaitzen baititu goi-mailakoak:
6 txikienei errukia zor zaie,ahaltsuak gogor izango dira zigortuak.
7 Gizaki guztien Jaunak ez du inoren aurrean atzera egiten,handitasunak ez du kikiltzen;handikia nahiz txikia berak egin zitueneta era berean arduratzen da guztiez.
8 Halere, azterketa zorrotzagoa izango dute boterean daudenek.
9 Beraz, zuei, erregeoi, zuzentzen dizkizuet hitzok,jakintsu izaten ikasi eta huts egin ez dezazuen.
10 Haren nahi santua zintzo betetzen dutenakizango dira santutzat hartuak,eta hartan ikasiek izango dute babeslerik.