22 Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da,bakarra, jarduera anitzekoa, fina,mugikorra, sarkorra, kutsugabea,aldaezina, on egin zalea, zolia,
23 behartu ezina, ongilea, gizakiaren adiskidea,tinkoa, ziurra, kezkagabea,dena ahal duena eta dena ikusten duena;espiritu argi, garbi eta finenetan barneratzen da.
24 Mugimendu oro baino bizkorragoa da jakinduria;hain garbia denez,dena zeharkatu eta edonon barneratzen da.
25 Jainkoaren indarraren arnas lurruna da,Ahalguztidunaren aintzaren jario garbia;ez zaio, beraz, inolako kutsadurarik eransten.
26 Betiereko argiaren distira da,Jainkoaren jardueraren ispilu gardena,haren ontasunaren irudia.
27 Bakarra izanda ere, dena dezake;bera aldatu gabe, den-dena eraberritzen du;mendetan zehar, jende santuaren baitan sartzen da,eta Jainkoaren adiskide eta profeta egiten ditu.
28 Zeren eta Jainkoak ez baitu maitejakinduriarekin elkarturik bizi dena baino.