10 Bidal ezazu zeure zeru santutik,igorri zeure tronu ospetsutik,nirekin izanik, lanean lagun diezadan,zuk gogoko duzuna irakatsiz.
11 Berak, dena jakin eta ulertzen duenak,zuhur gidatuko nau neure eginkizunetaneta bere ospeaz babestuko.
12 Horrela, onartuko dituzu nire egintzak,justiziaz gobernatuko dut zure herriaeta aitaren tronuaren duin izango naiz.
13 «Zein gizakik ezagutuko du Jainkoaren asmoa?Nork ulertuko Jaunak nahi duena?
14 Gizaki huts garenon gogoetak kaskarrak dira,gure ideiak ziurtasun gabeak.
15 Gure gorputz galkorra arimarentzat zama da,lurrezko etxola honekberez kezkati den espiritua nekarazten du.
16 Nekez igartzen diegu lurrekoeieta kostata aurkitzen irispidean duguna ere.Nork, beraz, arakatuko ditu zerukoak?