13 «Zein gizakik ezagutuko du Jainkoaren asmoa?Nork ulertuko Jaunak nahi duena?
14 Gizaki huts garenon gogoetak kaskarrak dira,gure ideiak ziurtasun gabeak.
15 Gure gorputz galkorra arimarentzat zama da,lurrezko etxola honekberez kezkati den espiritua nekarazten du.
16 Nekez igartzen diegu lurrekoeieta kostata aurkitzen irispidean duguna ere.Nork, beraz, arakatuko ditu zerukoak?
17 Nork ezagutuko zukeen zure asmoa,zeuk eman ez bazenio jakinduriaeta zerutik bidali zeure espiritu santua?
18 Horrela bakarrik izan ziren zuzenak lurtarren jokabideak,horrela ikasi zuten zer duzun atsegin,eta jakinduriaren bidez salbatu ziren».