3 mundua santu eta zuzen gobernatueta leialtasunez justizia egin zezan;
4 emadazu jakinduria, zure ondoan errege dena,eta ez nazazu ken zeure seme-alaben artetik.
5 Zeure zerbitzari nauzu, zeure zerbitzari apal,gizon gaixo eta bizitza laburrekoa,zuzenbidea eta legeak ulertzeko gauza ez dena.
6 Bestalde, gizakirik prestuena ereez da ezer zuregandik datorren jakinduriarik gabe.
7 «Zuk aukeratu nauzu zeure herriaren errege,zeure seme-alaben gobernari;
8 zuk agindu zenidan zure mendi santuan tenpluaeta bizileku duzun hirian aldarea eraikitzeko,hasieratik prestaturiko santutegiaren antzekoa.
9 Zurekin dago jakinduria,zure egite guztiak ezagutzen dituena,mundua egin zenuenean ere bertan zena;badaki zer duzun atsegin,badaki zer den zuzena zure aginduen arabera.