1 «Orduan, Jaunak esan zidan: Ebaki lehengoak bezalako beste bi harlauza; egin zurezko kutxa ere, eta zatozkit mendira.
2 Hautsi zenituen harlauzetan idatziak zeuden hitz berberak idatziko ditut; gero, kutxan sartuko dituzu.
3 «Akazia-zurezko kutxa egin, lehengoak bezalako bi harlauza ebaki eta, harlauzak eskuetan nituela, mendira igo nintzen.
4 Aurreko txandan bezala, zuek mendi barrenean bildurik zeundetela Jaunak suaren erditik adierazi zizkizuen hamar aginduak idatzi zituen harlauza berrietan eta niri eman zizkidan.
5 Gero, menditik jaitsi eta kutxan sartu nituen, eta han gelditu ziren, Jaunak agindu bezala.
6 «Israeldarrak, Bene-Jaakango putzuetatik abiaturik, Moserara iritsi ziren. Han hil zen Aaron, eta bertan ehortzi zuten. Aaronen ordez, beraren seme Eleazar izan zen hurrengo apaiz.
7 Handik Gudgodara joan ziren eta Gudgodatik Jotbatara, erreka asko duen lurraldera.