6 «Israeldarrak, Bene-Jaakango putzuetatik abiaturik, Moserara iritsi ziren. Han hil zen Aaron, eta bertan ehortzi zuten. Aaronen ordez, beraren seme Eleazar izan zen hurrengo apaiz.
7 Handik Gudgodara joan ziren eta Gudgodatik Jotbatara, erreka asko duen lurraldera.
8 Orduan bereizi zuen Jaunak Lebiren leinua, eginkizun hauek ezarriz: itun-kutxa eraman, Jaunaren aurrean liturgi zerbitzua bete eta beraren izenean herria bedeinkatzea, gaur egun ere egin ohi duten bezala.
9 Horregatik, lebitarrek ez dute ondare-zatirik beste israeldarrek bezala, Jauna baitute beren ondare, Jaunak gure Jainkoak hitzeman dien bezala.
10 «Bigarren aldian ere, berrogei egun eta berrogei gau egin nituen mendian eta entzun egin zidan berriro Jaunak, eta ez zintuzten suntsitu.
11 Gero, esan zidan: Ea, jar zaitez herriaren buru eta abiatu arbasoei zin eginez agindutako lurraldeaz jabetzera.
12 «Eta orain, israeldarrok, zer da Jaunak zeuen Jainkoak eskatzen dizuena? Errespeta dezazuela Jauna zeuen Jainkoa, haren bideetan ibiliz, hura maitatuz eta zerbitzatuz bihotz-bihotzez eta gogo osoz,