10 «Jabetzan hartzera zoazten lurraldea ez da utzi duzuen Egipto bezalakoa; han hazia erein eta nekatuz ureztatu behar izaten zenuten, baratzean egin ohi den bezala;
11 jabetzan hartzera zoazten lurraldea, berriz, bere mendi eta ibarrekin, zeruko euriz ureztatzen da.
12 Jauna zuen Jainkoa arduratzen da lurralde horretaz eta etengabe ditu bere begiak hartan ezarriak, urte osoan zehar.
13 «Gaur ematen dizkizuedan agindu hauek benetan onartzen badituzue, Jauna zeuen Jainkoa maitatuz eta bihotz-bihotzez eta gogo osoz zerbitzatuz,
14 berak emango dio lurrari sasoian sasoiko euria, eta garia, ardoa eta olioa izango dituzue;
15 abereentzat belarra zelaietan eta zeuentzat asetzeko adina janari emango dizue.
16 «Baina kontuz! Ez gero engainatu zeuen buruak, ez saihestu Jaunarengandik, jainko arrotzak gurtuz eta haien aurrean ahuspeztuz;