1 «Gogoan izan Abib hila Jaunaren zuen Jainkoaren ohorez Pazkoa ospatzeko, hil horretako gau batean atera baitzintuzten Jaunak zeuen Jainkoak Egiptotik.
2 Pazko-oparitzat abere handi eta txikiak eskainiko dizkiozue Jaunari, zeuen Jainkoari, bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian.
3 Pazko-otorduan ez duzue legamiadun ogirik jango; zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue: ogi horrek Egiptotik presaka irten behar izan zenuteneko atsekabea oroitaraziko dizue; horrela, bizitza osoan izango duzue gogoan Egiptotik irten zineteneko eguna.
4 Zazpi egun horietan ez da legamiarik izango lurralde osoan. Lehenengo eguneko arratsaldean eskainitako oparigaien haragitik ez duzue ezer ere utziko biharamunerako.
5 «Ez duzue zilegi Pazko-oparia Jaunak zeuen Jainkoak emango dizkizuen hirietan eskaintzea,