13 Horren berri jakitean, beldur izango da herria, eta ez da aurrerantzean harrokerian eroriko.
14 «Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldean sartu, hartaz jabetu eta bertan bizitzen jartzean, erregea nahi izango duzue agian, inguruko herri guztiek bezala.
15 Hala bada, Jaunak zuen Jainkoak aukeratuko duena egingo duzue errege. Herritarra beharko du izan erregeak; ez zaizue zilegi atzerritarrik zeuen buru jartzea, herrikoren bat baizik.
16 «Erregeak ezin izango du zaldi asko eduki, ezta jendea Egiptora bidali ere bere zalditeria handitzeko, debekatu egin baitizue Jaunak berriro harako bidea hartzea.
17 Ez du emakume askorik izango, haren bihotza desbidera ez dadin, ezta pilatuko ere urre eta zilar larregi.
18 «Errege-agintea hartzean, lege hau kopiaraziko du beretzat, apaiz lebitarren zainpean egongo den liburutik.
19 Berekin eramango du beti, eta egunero irakurriko bere bizitza guztian, Jaunaren bere Jainkoaren begirunean bizitzen ikas dezan, lege honen xedapenak eta arauak betetzen saiatuz.