1 «Jaunak zuen Jainkoak erauzi egingo ditu zuei ematen dizuen lurraldeko herriak. Lurraldeaz jabetu eta bertako hiri eta etxeetan bizitzen jartzean,
2 hiru hiri aukeratuko dituzue Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan emandako lurraldean.
3 Horretarako, lurraldea hiru zatitan banatuko duzue eta hiri haietarako bideak egokituko, edozein hiltzailek nora ihes egin izan dezan.
4 «Aurrez gorrotatzen ez duen norbait nahi gabe hiltzen duenak, hiri haietako batera egin dezake ihes, bizirik irauteko.
5 Demagun, adibidez, norbait lagunarekin basora zuhaitzak botatzera joaten dela eta, zuhaitza mozteko aizkorakada ematean, burdinak girtenetik ihes egin eta, laguna parean harrapaturik, hil egiten duela; horrelakoak hiri haietako batera ihes egin dezake eta bizia salbatu.
6 Hiriak urrutiegi baleude, hildakoa mendekatzeko eskubidea duenak, amorruz bero-bero, atzetik segi, harrapatu eta hil lezake, nahiz eta hiltzaileak heriotzarik merezi ez, hildakoa aurrez gorrotatzen ez zuenez gero.