15 «Lekuko bakarra ez da aski inoren hutsegitea edo delitua frogatzeko; delitua edozein dela ere, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz bakarrik erabakiko da auzia.
16 «Asmo txarreko lekukoak norbait delituren batez salatzen badu,
17 bi alderdiak aurkeztuko dira Jaunaren aurrera, une hartan zerbitzu-txandan egongo diren apaiz eta epaileengana.
18 Epaileek zehatz-mehatz ikertuko dute auzia; ikusten bada lekukoa faltsua dela eta herritarra gezurrez salatu duela,
19 besteari ezarri nahi zion zigor bera ezarriko diote berari; horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik.
20 Gainerakoak, horren berri jakitean, beldur izango dira eta horrelako gaiztakeriak egiteari uko egingo diote.
21 Ez izan horrelakoaz gupidarik: bizia biziaren ordain, begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain.